Ni filosofiko

Ni filosofikoaren barnean, Nia zertan datzan definitzeak oso zaila dirudi; auzi zahar eta eztabaida handikoa izan da, eta filosofo asko definitzen saiatu dira, baina, ohikoa den bezala, ez da erantzun zehatz eta unibertsal batera iritsi. Hala ere, ikuspegi batzuek beste batzuek baino indar handiagoa izan dute, eta hurrengo lerroetan horietako batzuk aipatuko ditugu.

Gainera, auzi hau ez da soilik filosofoen kontua, guztiok galdetu diogu noizbait geure buruari ea zer ote garen, zer den denboran irauten duen hori gu izaten jarraitzen ahalbidetzen duena, eta beste hainbeste. Beraz, filosofoen tesiez aparte, nia definitu ahal izateko oinarrizkoak diren galdera batzuk eta haiek nola erantzun diren landuko ditugu.

Hala ere, gai hau ez da filosofikoa soilik, beste dizplina batzuek zer edo zer esan dute niari buruz, baina hemen soilik ikuspegi filosofikoari erreparatuko diogu.

Azkenik, argibide bezala, modu askotara identifikatu izan da kontzeptua. Filosofo bakoitzak hitz ezberdin bat erabili du auzi honen inguruan hitz egiterakoan, eta horiek guztiak erabiliko ditugu, teoria eta filosofoaren arabera. Hitz horietako batzuk hurrengo hauek dira: egoa, nia, pertsona, norbanakoa, identitatea


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search